XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garia ereiteari ere utzi zitzaion. Bai garijotzeari ere, zori onean. Etzan lan ederra. Urtearen barruan ogi pixkabat jango baldin bazan, autsa pranko jan bear izaten zan lenengo.

Ta joan zaigun urteak zenbateraiñoko uzta eman digun kontuak ateratzeko sasoi ona da udazkena. Baita datorkigun urtean nundik jo eta nola jokatu pentsatzeko ere.

Azkenengo urte auetan aldaketa izugarriak izan ditugu, eta ez danak kalterako.

Aldaketa oiekgatik gure izakera eta sustraiak maitatzen jarraitu eziñik ez daukagu, nai badegu beintzat.

Makiñatxo bat neke eta lan alper egiñak gera euskaldunok. Guk gizendutako kapoiak beste batzuek jaten zituzten denbora aiek gainditu ditugu, eta geure buruz edo bizibearrak eraginda, bizikera obe bat eskuratu degu. Bizikera onek ermotzen eta obeagotzen joan bear luke, baiña eziñ.

Erri bezela astindua pranko artuak gera gizaldiak zear. Oraintxe geunden gure buruaren jabe izaten zerbait asita, baiña ez da pakerik gure artean.

Ez degu egonarririk. Kanpotik zirikatzen ez gaituztenean, geu asten gera alkar zirikatzen.

Asko aldatu gera gauza batzuetan. Asko ikasi degu, baiña menderatzen ez degun ikas gai bat badegu oraindik: guk aukeratutako gidariak zintzo jokatzen ez dutenean oilloak perratzera bialtzen ez dakigu.